Zerbitzuak Euskaraz

Zerbitzuak Euskaraz

"Urpeko zentroaren zerbitzu guztiak zuen esku, Euskaraz!!"

Zerbitzuak Euskaraz
MURGILTZEA! Esperientzia zoragarri bat.

KSUB-EK BERE XX.URTEURRENA


 99. Urtean hasi ginen, 20 urte pasa dira eta momento bereziak


bizitzeko eta Kantauri itsasoko hondoaren hainbat toki eta


bertako bizitza ezagutzeko aukera izan dugu.


Gure ikasleekin gozatu dugu, gure esperientzia guztia transmitituz..dena dela,


esperientziak bizitzen jarraitu nahi dugu. Eskerrik asko, etorri zareten gustiori.


 Denontzako, gure ateak irekiak daude.


Ondo izan


KSUBEN ESKAINTZAK:


Bataioak: lehenengo esperientzia jasotzeko.


Ikastaroak: lehenengo formaketa eta agiria lortzeko( open water ikastaroa)


Goi mailako ikastaroak: Advanced, Rescue Diver, Dive Master, Nitrox


Irteerak


Bestelako eskaintzak urtean zehar azaleratzen joango dira..egon adi!!

 


Ezagutu ezazu itsaspeko mundua ksub-ekin. Inoiz ez bezalako bizipenak, itsasoko izaki bizidun ezberdinen ezagutza eta honen barruko beste hainbat espazioren esplorazio seguru bat bizi ahalko duzu. Dibertsioa eta solasa oinarrizko helburutzat hartuz, seriotasuna eta profesionaltasuna dira gure oinarriak.

Eskola honetan, bakarrik nahiz talde moduan, bestelako ekintzak edota urpekari ikastaroak jasotzeko aukerak dituzue, erabateko zerbitzu bat eskainiz. Zerbitzu hauen barruan, xehetasun guztietan arreta jartzen dugu, urpekaria ahalik eta erosoen eta pozik gera dadin.
NAHI BADUZU INFORMATUTA MANTENTZEA URPEKARI IKASTAROAREN BURUZ, BIDALI ZURE POSTA ELEKTRONIKOA, HELBIDE ELEKTRONIKO HONETARA: cursos@ksub.net     Nahi ba duzu, dei egin: 943 140 185

EKINTZAK
Irteerak itsasontzian

Irteerak itsasontziarekin egiten dugu, Getariko portutik aterata, 15 murgiltze gune dadude, bai asierakoentzat eta baita ere aurreratuko urpekariarentzat.

Astero jartzen dugu web orrian, ordutegia eta egunak irteeretako izena emateko.

Itsas giroa begiratuta, daukagu antolatzea aste baterako irteerak, baina gehien bat aste bukaheretan eta jaiegunetan
ateratzengara. Udaran aukera gehiago daude aste barruan ateratzeko.

BALDINTZAK IZENA EMATEKO: Urpekari agiria eta segurua edo ksubekin ikastaro batean egotea.

Getariko portuan gaude, eta bertan egon behar duzu 30 ‘ lehenago
Irteeran ateratzeko izena eman behar duzu, urpeko zentroara otzein edo mugikorrara bidaki wasap bat.
ZERBITZUAK

Aldagelak eta dutxak independenteak Ekipoak ur gezagatik pasatzeko eta lehortzeko.

Aparkalekua, urpeko zentroaren pare-parean.

Pantalana ontzitik sartu eta irten segurtasunakin egiteko.

Urpekari kide gustiak egoteko toki aproposa.

Irteera egin vaina lehenago irakasle profesional batek hitzaldi bat ematen du , murgiltzeko gune gatik eta taldeak antolatzen ditu.
BATAIOA EDO LEHENENGO URRATSA  ( PREMIUM BATAIOA-Irteera itsasontzian )

Urpekaritza , probatu nahi al duzu?
Esperientziatik hitz eginez,1998an hasi baiginen ekintza hauek eskaintzen, hainbat kasu bizi izan ditugu urpekaritzaren gaian lehenengo pausua ematerakoan.

Lehenengo urrats honetan, bi bide egon ohi dira:
Lehenengoa, Ikastaro bat egitea eta formaketa eta agiria lortzea, eta bigarrena  bataio bat egitea,
edo alderantzi.
Aipatu beharra dago lehen murgiltzea inoiz ahaztuko ez duzun esperientzia bat izango dela, naturarekin kontaktu berri bat ezarriz, inoiz ikusitako mundu bat ezagutuz.

Horretarako, gidari profesional bat izango duzu, non, honek, argibide egokiak aipatuko dizkizu zure esperientzia ezin hobea izateko. Horrez gain material eta ekipamendu guztia gure eskolak eskainiko dizkizue.

Baldintzei dagokienez hastapen momentu bat denez, ez dira ugariak, 12 urtetik gora izatea soilik. Eta dibertitzeko gogoarekin etortzea, ahaztu gabe.

Iraupenaren inguruan, normalean saio hauek 2 edo 2:30 iraun ohi dute, teoria eta praktika guztiak haren hauen barruan sartuz. Bertan, sakonera txikiko espazioetara joaten gara lehenik, bertan urarekin familiarizatzeko eta
lehen kontaktu bat izateko, jarraian urpekariak konfiantza hartu ahala sakonera handitara joateko aukera egoten da, 9 metrotara iritsi arte.

Baina aipatu beharra dago, Bataio baten helburua ez dela sakonera handira joatea, murgiltze prozesuaren lehenengo harreman bat izatea baizik, bertan konfiantza eta sentsazio onak hartzeko.

Azkenik, aipatu beharra dago ez ditugula asteko ordu batzuk ezarrita honelako ekintzak burutzeko, zuen ordutegiari moldatzen baigara.
IKASTAROAK

Ikastaroei dagokionez, KSUB-ek aukera ugariak eskaintzen dizkizu. Gure ikastaroen bitartez, mundu guztian urperatzeko agiria lortzetik, urpeko munduaren irakasle izateko aukerak ematen dizkizu, horretarako
nazioarteko ikastaroak emanez.

Bestalde ere, ikastaro pribatuak eskaintzen ditugu, bai partikularri edota enpresa, talde eta erakunde ofizialei, beti ere ordutegiaren alderdian adostasun bat lortuz.

Hemen jarraian uzten dizkizuegu ikastaro guztiak haien zehastasun guztiekin:
BIRZIKLATEKO IKASTAROAK

Denbora asko al daramazu urperatu gabe?
Esperientzi txar bat bizi al duzu urperatzean?
Ez zaude gustora jasotako ikastaroarekin?
Urpekaritza-maila hobetu nahi duzu?

Ksub-en dugu konponbidea.

Ikastaro mota honetan era indibidual batean jasotzeko aukera daukazu, bertan zure beharretara egokitutako ekintzak aurrera eramanez. Gainera, arazoa alde batera utzita, ez digu axola zuen eskuetan dagoen agiri mota (FEDAS,ACUC,SSI,IDEA,PADI,NAUI…) denei zerbitzu berdina eskaintzen diegu eta.
LEHENENGO IKASTAROA

Mundu osoan zehar jasotzen den ikastaroa da honako hau, bertan, irakaskuntza sistemarik garatuenaren bitartez era sakon batean sartukoz ara urpekaritzaren
munduan.

IZENA: PADIren Open Water Diver ikastaroa.

Ikastaro honi esker, itsasoan murgiltzeko beharrezkoa
den guztia ikasiko duzu.

Ikastaroaren osagaiak
Teoriak bost modulo ditu.

Praktiketan, ikasleak urpekaritzaren teknika ezberdinak ikasten ditu, horrezgain, segurtasunari buruz asko hitz egin eta praktikan jartzen dugu ariketa guztietan.

Ikastaro honetan, lehenengo urratsak sakontasun txikian egiten dira, bertan denek lurra hankekin ukitzen dute, bertan lehenengo familiarizazio ariketak egiten ditugu,

jolasak normalean, dena irakasle baten bitartez, non honek bistaren eta ukipenaren bitartez dena kontrolatuko du. Aipatu beharra dago lehenengo
urratsak jarraian datorren prozesurako ezinbestekoak direla eta horretarako guk garrantzi handia ematen diogula lehenengo pausu honi.

Behin familiarizatuta, ikasleak bestelako helburuak lortzen joan ahala zailtasuna eta sakontasuna handitzen joaten gara, ariketa berriak ezarriz. Ia konturatu gabe jada bakoitzak ur azpian haren gorputza eta indar ezberdinen oreka kontrolatzeko gai izan ohi dira, behin hori lortuta, itsasontzian mugitzen hasten gara zailtasun handiagoko lekuetara mugituz.

Jadanik izugarr¡izko konfiantza lortzerakoan eta leku paregabeak ezagutzeko momentura iristean, ikastaroaren amaiera iritsi ohi da, tamalez. Baina bertan
hasten da prozesu politena, jadanik titulua eskutan, era autonomo batean urperatzeak egiteko aukerarekin amaitzen duzu ikastaroa, eta horrek bai hemen edota nahi duzuen itsasoan urperatzeko aukera ematen dizue.
GOI MAILAKO IKASTAROA

ADVANCED OPEN WATER DIVER
Esplorazioa, emozioa eta milaka esperientzia.

Advanced Open Water Diver ikastaroak, uretan duzun konfiantza eta haren
barruan beharrezkoak diren trebeziak hobetzen laguntzen dizu, bertan  
osotasuna lortzeko. Ikastaro honek irakasle baten bitarteko urperatzeak  
aukera ematen dizu, honekin lehendik ikasitakoaz gain hainbat gauza gehiago
ikasteko eta lehendik ikasitakoa hobetzeko. Horretarako ekintza eta ariketa
ezberdinak eramango ditugu aurrera, urpean gozatzeko helburuarekin. Prozesu
hau burutzeko, bost urperatze mota egin ohi ditugu.

  • Ur azpiko nabigazioa: Ingurua behatuz, informazio hori mantenduz, urpeko ordenagailu eta iparorratzaren bitartez.
  • Sakonerako urperatzea: 30m inguruko urperatzea, beti itsasoaren egoera kontuan hartuz, bai alderdi fisikoak eta fisiologikoak ere.
  • Gaueko urperatzea: Mundu berri batean murgilduko zara eta inoiz ikusi ez duzun bizitza ikusiko duzu urpeko linterna baten bitartez. Gainera ur azpian komunikatzeko modu berriak ikasiko dituzu argiaren bitartez.
  • Bilaketa eta berreskurapena: Noizbait erori al zaizu gauzarik uretara? Ur azpian objektu desberdinak aukitzeko teknikak ikasiko dituzu. Tamainaren eta pisuaren arazoak alde batera utziz, beti dago ur gainera eramateko baliabideren bat, puxika igotzailea, adibidez. Azken honen erabilera ikasiko duzu eta ikuspen gutxiko lekuetan nola bilatu ere.
  • Fauna eta floraren ezagutza: Inoiz galdetu ahal duzu urperatzean, zer da hori? Urperatze honen bitartez ur azpian ikusiko dituzun izaki bizidun guztien oinarrizko informazioa jasoko duzu, eta kuriosoa bada ere, lehen ikusten ez zenituen izaki ugari ikusten hasiko zara.
  • Jantzi lehorra: honen erabileraren alderdi teknikoa, bai aldeko eta kontrako ikuspegiak.

  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver
  • Curso Avanzado - Advanced Open Water Diver